Bezeroen eta dendarien arteko hartuemana bor-bor Bizikaleren azokan

Egoitz Unamuno 2018ko abe. 1a, 14:01

Jende ugari eta giro ona izan dira goizean, herriko merkatariek antolatu duten Gabonetako Azokan. Herritarrek herriko dendarien eskaintzak ezagutu ahal izan dituzte zuzen zuzenean.

Eguerdiko hamabi terdietatik aurrera hasi dira herritarrak hurreratzen Plaza Zaharreko karpara. Loreak, dietetika eta estetika produktuak, aseguruak, altzarigintza, erropa, elikagai, joskintza, jostailu eta abar jarri dituzte ikusgai Gabonetako Azoka osatu duten hamar postuetan. Dendariek, produktuak saltzeaz gain, herritarrei euren eskaintzaren berri emateko ere aprobetxatu dute. 

Pintxoak eta edariak ere eskaini dituzte barran, eta horiek patxadaz dastatzeko aukera ere bai chilaud gunean.

Bizikaleko arduradunak eta dendariak gustura ziren herritarrengandik jaso duten erantzunarekin, eta, beste behin, herriko merkataritza herritarrengana hurreratzeko helburua bete dela adierazi dute.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.