Urriaren 1etik 31ra bitartean eskatu ahal izango dira bonuak, udaletxeko harreran, NANa erakutsita. Erabili, berriz, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira.
Herrian erroldatutako familia bakoitzak bi bonu eskuratu ahal izango ditu eta nahi izanez gero, biak batera erabili ahal izango ditu, 30 eurotik gorako erosketa egitean; bestela esanda, 30 eurotik gora gastatuz gero, 10 euroko beherapena eskura daiteke bonuen bitartez. Edo bost euroko beherapena, 15 euroko gastua eginez gero.
Herriko establezimendu guztietan
Herriko edozein dendatan, tabernatan, jatetxetan, baserritarren postutan edo beste edozein establezimendutan erabili ahal izango dira txartelak, baita Bizikalekoak ez diren saltokietan eta herriko artisauen produktuak erostean ere. Negozioek bete beharreko baldintza bakarra euren helbide fiskala herrian izatea da.
15.000 euro
Udalak 15.000 euro bideratuko ditu kanpaina horretara. Deskontu-bonuak eskatu ahala banatuko dira, denak agortu arte. Abenduaren 31ra bitartean ez badira bonu denak agortzen, Udalak beste kanpaina bat egingo du.