Etorri dira barrakak

Ubane Madera 2018ko abe. 18a, 16:00

Barrakak muntatzen, Plaza Zaharrean.

Gaur goizean, martitzena, ailegatu dira Gabonetako barrakak; karrusela, sikiera. Koltxonetak, berriz, arratsaldean, zubian trabatuta egon ondoren. Bizikale Merkatari Elkarteak ekarri ditu, karrusela eta salto-salto egiteko koltxonetak, eta Plaza Zaharrean muntatuko dituzte, barikurako muntatu ere.

Hain justu, barikutik aurrera izango dira atrakzioak erabilgarri, Errege ostera arte. Abenduaren 31ra arte Bizikaleko bonuekin ibili ahalko da barraketan eta bonuak herriko saltokietan ea tabernetan eskuratu ahal dira. Gero, abenduaren 31tik aurrera, prezio arrunta izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.