"Defenditzeko teknika errealak erakusten ahalegintzen gara" Ixa Rodriguez

  Gizartea

Ikastaroa-1

Defentsa pertsonalerako ikastaroa eskaini dute Ixa Rodriguez boxeolariak eta Josu Lopategi emakumeen boxeoko euskal selekzioaren entrenatzaileak. Hamarren bat emakumek parte hartu dute eta gizonezkoen balizko erasoen aurrean defenditzeko teknikak ikasi dituzte, giro ezin hobean, dena esan behar bada.

Bost zauritu arin Ansola lantegiaren parean gertatu den istripuan

  Gizartea

Istripua-5

Elkarren kontrako norabidean zoazen bi autok -Audi eta Nissan Terrano markakoak- talka egin dutenean gertatu da istripua, Ansola lantegiaren parean. Ertzaintzak adierazi duenez, bost lagun eraman dituzte ospitalera, tartean adin txikiko bat baina guztiek zauri arinak ei dituzte.

XX.Gaztañerre azoka bihar, berritasun batzuekin

  Gizartea

Gaztañerre-1

Gaztañerre azokaren hogeigarren edizioa egingo da bihar. Ekoizle berrien postuak izango dira eta beheko karpan egon ohi ziren talo-postua eta barra Erregetxera jasoko dira azoka gunea erakargarriago egiteko. Iluntzeko erromeria Zesuma talde tolosarrak girotuko du.

Egotzako gazta nola egiten den erakusten duen bideoa

  Gizartea

Egotza-ko gazta zela egiten den erakusten du bideoak. Nagore Martinezek orain urte bete ekin zion ahuntz-gazta egiteari.  Familia giroan sortu, landu eta egiten den gazta da EGOTZAkoa, ahuntz esnez egindako gazta.

Aranzadik aztarna bila dihardu Atxolin inguruetan

  Gizartea

Manu_2.jpgManu Zeberio buru dutela, Aranzadi elkarteko hiru kidek katak egiten dihardute mendigainean. Egiten dihardutenaren eta etorkizunean egin nahi dutenaren inguruan galdetu diegu.



»» Ikusi argazki guztiak (10)

Joan direnak oroitzeko eguna

  Gizartea

Domusantu-2

Jende asko hurreratu da gaur kanposantura hildako senide eta lagunen hilobiak bisitatzera. Lorez eta apaingarriz beteta daude kanposantuko hilobiak. Hildakoak gogora ekartzeko sasoia da hau herritar askorendako.

Lapurrek lurrinik garestienak eraman dituzte Goiaratik

  Gizartea

Goiara.jpg

Lapurrak ateko zerraila apurtuta sartu dira dendan eta 2.000-3.000 euro bitarteko balioa duten produktuak eraman dituzte, gehienak koloniak. Bost egunen buruan herrian gertatu den bigarren lapurreta izan da.

Lapurretan egin dute Mendata tabernan, beste behin

  Gizartea

Mendata lapurreta 2

Lapurrak leihotik barrura sartu dira eta makinetan zegoen dirua eraman dute. Lapurreta egin dieten hirugarren aldia dela eta Udalari eta Ertzainei gauez herriaren erdialdea zaintzeko neurriak har ditzatela eskatu diete jabeek.

Merkatariek eta herritarrek elkarrekin eman zioten bizia azokari

  Gizartea

Bizikale Azoka-38


Eguraldia lagun, herritar asko hurreratu ziren zapatuan Bizikalen antolatu zuen azoka-egunera. Merkatariak gustora azaldu dira herritarren aldetik jasotako erantzunarekin eta kalean sortu zen giro ona azpimarratu dute. Argazki-bilduman eta bideoan jaso ditugu eguneko irudiak. 



»» Ikusi argazki guztiak (78)

Hiru lagun atxilotu dituzte marihuana haztegia topatu eta gero

  Gizartea

Sutea

Segurtasun Sailak zabaldutako oharrean jakitera eman duenez, Ertzaintzak herenegun hiru herritar atxilotu zituen, sutea sortu zen etxebizitzan marihuana haztegia izateagatik. 

Kaleko megafoniatik jarriko dute musika bihar, Bizikaleren azokan

  Gizartea

IMG 0236

Atzo arratsaldean eta gaur goizean musika entzun da herriaren erdialdeko faroletan jarrita dauden megafonoetatik. Smarth egitasmoaren bitartez ezarritako megafonia-sistema probatzeko lanetan dihardute. Bihar, zapatua, megafono horietatik jarriko dute Bizikaleren azoka girotzeko musika. 

Aurten ere sagardoa egin dute herrian [argazki-bilduma]

  Gizartea

Sagardogintza Argaraten 32


Argate baserriko tolareak 750 litro sagar-zuku eman ditu irailean zehar egindako saioetan. Zukuaren zatirik handiena sagardoa egitera bideratuko dute eta zati txiki bat zukutarako. Sagarra batzetik tolarean pasatu eta zukua bihurtzerainoko prozesua jaso dugu argazkitan.


»» Ikusi argazki guztiak (45)

Berrikuntzak proposatu dituzte Gaztañerre azokarako

  Gizartea

Gaztañerre bilera 1

Aurtengo azokan parte hartuko duten eragileek azoka-gunea erakargarriago egiteko moduaren inguruko iritziak elkartrukatu zituzten. Udalak bileran proposatu ziren berrikuntzak aztertzeko konpromezua hartu du.

Erretiratuen elkarretaratzea pentsio publikoen defentsan

  Gizartea

IMG 9323

Herritar ugari batu zen atzo iluntzean jubilatuek deitutako elkarretaratzera. Hirurogeitamarren bat lagun bildu ziren Plaza berrian pentsio publikoen defentsan.

Emakumeen mundu martxari harrera egingo diote bihar Bergaran

  Gizartea

Eguerdiko 13:00ak aldera helduko da Emakumeen mundu martxa Bergarara eta Soraluzetik hainbat emakume joango dira elkarrekin (699198205 tel.). Herrian egindako mural-margoketaren eta aurkezpenaren bideoa ere zintzilikatu dituzte youtuben.