Aste honetako txangoa eta bazkaria eginda, dagoeneko hurrengoa antolatzen ari dira Itxaropena elkartean, maiatzaren 22an, Errioxara joango dira. Izena emateko epea zabaltzen dutenean, jakinaraziko dituzte xehetasunak.
Martitzenean, 83 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan Itxaropena Erretiratuen Elkartearen eskutik antolatutako bazkarian. Berritasun modura antolatutako jatordua izan zen eta antolatzaileek esandakoaren arabera, oso ondo joan zen dena. Bazkalondoren, bingoan jardun zuten ohikoek eta berri batzuk ere gehitu zitzaizkien jokorako.
Aste honetako txangoa eta bazkaria eginda, dagoeneko hurrengoa antolatzen ari dira Itxaropena elkartean, maiatzaren 22an, Errioxara joango dira. Izena emateko epea zabaltzen dutenean, jakinaraziko dituzte xehetasunak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.