Zirkua arrakastatsu

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 24a, 13:32

Aspaldiko partez, zirkua dago Soraluzen. Atzo, martitzena, izan zuen lehen funtzioa eta arrakastatsu joan zen, bertaratutakoen arabera. 100 bat lagun izan ziren ikusten eta gozatu egin zuten espektakuluaz. Malabarrak, oreka ariketak, pailazoak… eta film ezagunetako protagonistak ikusi ahal izan zituzten, besteak beste, Jurassic World eta Cars pelikuletakoak. Haiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten. Gaur, 18:00etan izango du azken funtzioa zirkuak, futbol zelaiko aparkalekuan. Hizkuntzari dagokionez, emanaldian batez ere frantsesez dihardute eta gazteleraz ere ematen dituzte zenbait azalpen; euskaraz berba solte batzuk. Bideoak eta argazkiak: Bittor Murguzur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.