Soraluzetik beste norabait edo beste nonbaitetik Soraluzera etorri diren herritarren istorioak jasoko ditugu kanal honetan.
Vanesa eta Camilo: "Bizitzak lekurik onenean ipini nahi izan gintuen"

Ubane Madera Zangitu ots 08 Gizartea

Soraluzera "bizitzak ekarri" zituela diote Camilo Lopez (Bogota, 1996) eta Vanesa Orozco (Santuario, 1997, Bogotan hazita) kolonbiarrek. 2022ko azarotik bizi dira hemen, baina berez, Valladoliden bizitzeko plana zuten Europara etorri zirenean. Soraluzetik gauza asko dituzte gustuko, mendia, bidegorria, pertenentzia sentimendua, kokalekua, jendea…