Udalaren oharra

Zirkoa Ezoziko futbol zelaiko aparkalekuan muntatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko api. 22a, 12:14

Azken orduko eskaera bati bide emanez, apirilaren 23 eta 24an herrira etorriko den zirkoa Ezoziko futbol zelaiko aparkalekuan kokatuko da.

Bihar eta etzi, apirilaren 23an eta 24an "Johnny Circus" zirkoaren emanaldiak Ezoziko futbol zelaiko aparkalekuan izango dira.

Azken orduan jaso da Udalean zirkoa ipintzeko baimen eskaria eta aukera ematea erabaki da. Hasierako karteletan konpainiak zirkoaren kokaleku gisa beste leku bat adierazi badu ere, zirkoa Ezoziko futbol zelaiaren atzean muntatuko dute, aparkalekuan.

208 metro karratuko okupazioa izango du haurrentzako ikuskizunerako guneak, animaliarik gabeko zirko emanaldia da eta ezarriko duten karpa ez dute lurrera ainguratu beharrik izango. 

Muntaketa lanak, gaur astelehena hasiko dira eta ondoren, emanaldien ostean, apirilaren 25ean utziko dute gure herria.