Baserri-bideak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko api. 19a, 12:49

Herriko auzobide bazterretako zuhaitzak, arramak eta adaxkak moztu dituzte Debemeneko langileek, baserrietarako bideak egoera onean mantentzea xede.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, aurten ere baserri bideak garbitu dituzte Udaleko Ingurume eta Landa Departamentuaren ekimenez. Soraluzeko auzoetarako bide bazterretako arekak garbitzeaz gain, arreta berezia ipini dute aurten zuhaitzak, arramak eta adaxkak mozten.

Debemeneko langileek, Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartekoak, hain zuzen, jardun dute lan horietan. Gainera, ekain partean landa bideetako ezpondak ere desbrozatu eta garbituko dituzte.