Hainbat herritarrek kexua partekatu dute anbulatorio aurrean sortzen den putzua dela-eta. Ingurua mangerarekin garbitzean gertatzen da putzu hori. Diotenez, horrek ingurua labainkor lagatzen du, nahiz eta euririk ez egin, anbulatorioko erabiltzaileendako arriskua sortuz. Horrez aparte, ez zaie oso "higienikoa" pentsatzen anbulatorio aurrean halako ur-putzua egotea, herritarrek zapaldu eta anbulatorioko harrera dena bustita geratzen baita.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.