Plazentzian ere atera dute gabarra

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 11a, 19:17

Athletic-en gabarra Ibaizabalen zebilen bitartean, beste txikiago bat ibili da Deba ibaian gora eta behera, talde euskaldunaren garaipena bertatik bertara ospatzen. Harkaitz Soriak atera du Soraluzeko gabarra, bezperan zuri-gorriz dotore margotuta, alaba lagun zuela. Zapatuan ere gauza bera egin zuten biek ala biek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.