Elizkizun bereziak Aste Santuaren bueltan

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 27a, 19:16

Datozen hauek egun bereziak dira fededun kristauentzat. Atzo, martitzena, hasi ziren Aste Santuko elizkizunak, Adiskidetzeko Sakramentuarekin. Bihar eta barikuan, berriz, 18:00etan izango dira elizkizunak, Ostegun eta Ostiral Santu izanagatik. Zapatuari dagokionez, Pazko Gaubela egingo dute 19:00etan eta azkenik, domekan, Pazko Egunean 12:15ean izango da elizkizuna.

Soraluzeko azken parroko Victoriano Etxabe gaixorik dagoen arren, herriko elizkizunei eutsi egiten diete eta horrela egingo dute datozen egunotan ere.

Donostiako Elizbarrutitik esan dutenez, Aste Santuko ospakizunak bere horretan egingo dituzte, kasu honetan, Etxaberen lekua Jon Loiola apaizak hartuko du egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.