Ordutegi bereziak zerbitzu publikoetan

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 27a, 14:51

Bihar, eguena, hasi eta astelehenera bitartean, ordutegi bereziak izango dituzte zerbitzu publikoek, udaberriko oporrak tarteko. Haietako zenbait itxita izango dira eta beste zenbaitek, berriz, ordutegi murriztua izango dute.

Herriko zerbitzu publikoei dagokienez, Udal Liburutegia aste honetatik itxita dago, datorren asteko martitzenera arte.

Arane kiroldegiari dagokionez, berriz, egunero egongo da zabalik, baina goizez, 09:00etatik 13:00ak bitartean. Bestalde, bihartik martitzenera bitartean itxita izango da Soraluzeko anbulatorioa eta baita ere Udaleko Harrera zerbitzua.

Azkenik, Udaltzaingoari dagokionez, bihar, martxoak 28, zapatuan, martxoak 30 eta astelehenean, apirilak 1 07:30etik 19:30ak arteko zerbitzua eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.