Atzo, martitzena, martxoak 26, irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu zituzten Itxaropena Jubilatuen Elkartean. Elkartetik terrazarako irteera irisgarri egitea izan da lan hauen helburua.
Obrak herriko gremioek egin dituzte eta berauen aurrekontua 49.026,92 eurokoa izan da, BEZa barne.
Lanak amaituta, erabilgarri dago instalatu berri den "igogailua" eta baita ohiko atetik sarbidea ere.