- Iragarrita dago margo, buztin, dantza eta dinamika desberdinak landuko dituzuela. Deskribatu ahal duzu apur bat zelako saioak izango diren?
- Egingo duguna da buztina hartu eta sentitu, nola dagoen, zer sugeritzen duen, zelan dantza egin ahal dudan buztinarekin; ez dugu bilatuko eskultura egitea, hori ere egin daiteke, baina bilatuko dugu buztina sentitzea, norbera dantzan jartzea buztinarekin, hori guztia gidatuta eta lagunduta, izan ahal da talde osoan, bakarka, binaka, hirunaka…
- Ezaugarriren edo baldintzaren bate behar da parte hartzeko?
- Gozatzeko gogoa edukitzea eta ausartzea. Tailer honetan emakume guztiok dugu lekua, lotsatiek, ausartek, artistek… garen bezalakoak izanda, denok dugu lekua. Sormen akelarre honetan ez dago inor soberan. Behar dena da pausoa ematea eta izena ematea bertan egoteko.
- Zergatik akelarre izenburua?
- Akelarrea da elkartze gune bat, jai gune bat, konpartitzeko gune bat eta denondako lekua daukan gune bat, bakoitza bere jakindurian.
- Tailer horretan, sormenaren bitartez bestelako lanketa batzuk ere egingo dituzue, ezta?
- Niretzat sormena bidelagun bat da guk geuk taldean lantzeko eta guk geuk pertsonalki nahi dugun neurrian lantzeko eta ikasteko gauzak guri buruz.
- Beste zerbait nahi baduzu gaineratu…
- Bakoitzak itxi dezala burua alde batera eta bere barruari lekua eman diezaiola sentitzen duena egiteko, izena eman ala ez, etorri, errespetatu egingo dugu bakoitzaren erritmo eta nahia, ez dugu ezertara behartuko.