Bihartik aurrera, apirilak 2, semaforo bidez arautuko dute zirulazioa eta Mendarozabal kaleko autobus geltokia semaforoaren aurretik kokatuko dute.
Gipuzkoako Diputazioak emandako xehetasunen arabera, zirkulazioa zubiaren gainetik pasatuko da txandaka, semaforoen bidez erregulatuta. Errei mozketak eragina izango du N-634 errepidean, Mendarora sartzeko biribilgunearen
parean. Lanak irailean amaituko dituzte eta ordura arte egongo da errei hori moztuta.
Horrekin batera, espaloia ere itxi egingo dute oinezkoentzat. Ez dute zehaztu zein egunetan itxiko duten espaloia oinezkoentzat, baina aste honetan izango dela aurreratu dute. Horren harira Mendaroko Udaletik ohartarazi dute garrantzitsua dela debeku hori errespetatzea, langileek segurtasunez lan egin ahal izateko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.