Gaur eguerdian LAB sindikatuak oharra kaleratu du gertakaria salatuz eta bertan adierazi duenez, “joan zen astean gertatutakoa beste urrats bat da langileek pairatzen duten babesgabetasun” egoeran. Sindikatuak salatu duenez, langileen aurkako mehatxuak eta irainak ohikoak izan dira “urteetan zehar”.
Egoera horren aurrean, “beste alde batera” begiratu eta “erabakirik” hartu ez izana egotzi die Debabarrenako Mankomunitateari eta Badesa enpresa publikoari eta Debabarreneko Mankomunitateko lehendakari den Ion Zubiaurreri zuzenduz, Mankomunitateari eskatu diote “langileak defendatzeko behar diren neurriak” hartzea. Zehazkiago, sindikatuak eskatu du “protokolo bat” sortzea, “egoera horiek berriro gerta ez daitezen eta langileen laneko osasuna bermatzeko”.