Kontziliazio erantzunkiderako probalekua bihurtuko da Beasain

  Gizartea

HerriLab izeneko ekimenaren bitartez, Kontziliazio Erantzunkiderako Foru Planaren esperimentazio-probalekua bihurtuko da Beasain. Herriko eragileak eta biztanleak inplikatuz, elkarlanean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna era esanguratsu eta iraunkorrean sustatzeko ekintzak diseinatu, probatu eta ezarriko dira proiektu pilotu honi esker. 

Bideojokoak sortzeko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Bideojokoak sortzeko tailerra

Soraluzeko Udalak, Debegesarekin elkarlanean eta Foru Aldundiaren diru laguntzarekin, bideojokoak sortzen ikasteko tailerra antolatu du Aste Santuko oporretarako 10 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat.

Irunen sarbide berria izango du AP-8 autobideak urtea amaitu aurretik

  Gizartea

Urtea amaitu baino lehen, Bidegi foru sozietateak AP-8 autobidetik Irunerako sarbide berria egiteko lanak hasiko ditu. Sarbide horri esker errazago egingo dira hiriaren hegoaldeko (Belaskoenea-Katea) sarrerak eta irteerak, bai Donostiatik bai Donostiarantz. Obraren aurrekontu zenbatetsia 6,5 milioi eurokoa da, eta lanak urte amaierarako hastea eta 15 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da.

Hiru ordu laurdenez egon zen kamioia pasatu ezinda

  Gizartea

Atzo, eguaztena, 11:50ak inguruan jaso zuten abisua Udaltzaingoan: kamioia trabatuta zegoen Etxaburueta kalean, ez atzera ez aurrera, Pub-eko errebuelta eman ezinda. Berehala bertaratu ziren, tartean, Nestor Iñurrieta udaltzaina. Eta bai, hantxe zegoen 12 metro inguru luze zen kamioi artikulatua, enborrez beteta, pasatu ezinda. Bideoa: Kristina Laskurain.

Eta azkenean lortu zuen

  Gizartea

Behin errebuelta gaindituta, aurrera egin ahal izan zuen kamioiak. Bideoak ez du jasotzen, baina herritarren txalo artean bukatu zuten jardun luzea udaltzainek eta kamioi gidariak. 

Kamioiaren maniobrak errebuelta hasieran

  Gizartea

Etxaburueta kalean, Pub-eko errebuelta hasieran etorri ziren zailtasunak maniobratzeko. 

Institutuko ikasleek eskolak izango dituzte, greba izan arren

  Gizartea

Institutuko ikasleek eskolak izango dituzte, greba izan arren

Soraluzeko Institutuko zuzendaritzak jakinarazi du bihar, eguaztena, bertan lanean diharduten 23 irakasletatik 13k greba egingo dutela eta 14 irakaslek, berriz, eguenean. Hala ere, ikasleek eskolak izango dituztela ohartarazi dute, lanean geratzen diren irakasleak egingo dira-eta haien kargu.

Bihotz Biriketako Berpiztea zela egin jakiteko ikastaroa

  Gizartea

Bihotz Biriketako Berpiztea zela egin jakiteko ikastaroa

Udalerriko 24 merkatarik (dendariak eta tabernariak) Bihotz Biriketako Berpiztea (BBB euskaraz, RCP espainolez) zela egin ikasteko ikastaroa egin zuten atzo. Anbulatorioko bi mediku, SOS Deiak-eko bi langile eta Udaltzaingoko kideak izan zituzten gidari.

Gipuzkoa Encounter topaketak 3.200 lagun elkartu ditu Tolosan

  Gizartea

Inoiz baino lagun gehiago batu ditu informatikaren bueltako topaketak eta Euskadiko teknologiaren epizentro bihurtu da Tolosa asteburuan.

Eibarko manifestaziora joateko deia egin dute elkarretaratzean

  Gizartea

Eibarko manifestaziora joateko deia egin dute elkarretaratzean

Gaur ere ehunka herritarrek babestu dute pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. Bukatzean, Eibarren zapatuan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bestalde, martxoaren 26an Soraluzen ere manifestazioa egingo dute.

Irudi berria

  Gizartea

Irudi berria

Bota dute Gabolats  kaleko 36. atariko eskailera, espaloia eteten zuena. Albo batetik egingo diote sarrera etxe horren bigarren solairuari. Umetan askoren jolasleku izan den gunetxo hura desagertu da, bada, udalerriko paisaiatik.

Azken bi urteotan hamabost eragile ekonomikok itxi dituzte ateak herrian

  Gizartea

Azken bi urteotan hamabost eragile ekonomikok itxi dituzte ateak herrian

Komertzio eta lantegi kopuruak behera egiten jarraitzen du herrian. Hala adierazten dute Pil-pilean herri komunikabieak eguneratu berri duen inbentarioaren datuek.

«Bikain» borobildu zuten atzo, zapatua, M8a

  Gizartea

«Ba eguna bikaina izan zan, poteorako elkartu ginan eta hor ya kuleruak, pelukak, boak... danetik jantzi genituen». Indartsu, eta batez ere koloretsu eta umoretsu hasi eta bukatu zuten eguna atzo, zapatua, Kuleruak buruan nazioarteko egunaren bueltan elkartu ziren 17 lagunek. «Egun borobila izan zen», laburtu dute antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

"Erdiak izateko" deia egin du Foru Aldundiak

  Gizartea

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira abiarazi duen kanpaina aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurten ahalegin berezia egingo da emakumeak eta gizonak banatzen dituzten desberdintasunak agerian uzteko eta, horretarako, datu argigarri eta deigarrietan oinarrituko kanpaina bat egingo da. 

Gaur hasiko dira banatzen 2018ko Gida

  Gizartea

Gaur hasiko dira banatzen 2018ko Gida

Gidak herriko komertzio, enpresa eta elkarteen zerrenda eguneratua dakar, helbide eta harremanetarako datuekin hornituta. Guztira, 190 entitate baino gehiagoren berri jasotzen du.