Eskualde mailako karta eta mugimendu jokoen txapelketa, Itxaropenaren eskutik

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 26a, 14:21

Datorren martitzenean, apirilaren 30, eskualde mailako karta eta mugimendu jokoen txapelketa jokatuko da eliz-atarian. Bost joko izango dira lehian, mus, tute, txintxon, toka eta igela. 11:00etan hasiko da txapelketa eta Soraluzeko elkarteko ordezkaritza ere izango da partaideen artean. Martitzeneko irabazleak eskualde arteko txapelketara sailkatuko dira. Maiatzaren 14an jokatuko dute txapelketa hori.

Datorren martitzenean, Itxaropena Erretiratu Elkartearen eskutik, honako karta-joko eta mugimendu-joko txapelketak jokatuko dira eliz-atarian. 

  • Mus 8 errege.
  • Mus 4 errege.
  • Tute.
  • Txintxon.
  • Toka eta igela.

11:00etan hasi eta 13:00ak bitarteko tartea emango dute karta joko guztiak amaitzeko. Martitzeneko txapelketan irabazten dutenek, berriz, eskualde arteko txapelketan parte hartuko dute. Hori maiatzaren 14an jokatuko da.