Alkoholismoak familia-giroan duen eraginaz aritzeko solasaldia zapatuan

Alkoholismoak familia-giroan duen eraginaz aritzeko solasaldia zapatuan

Eibarko Al-Anon/Alateen gaixo alkoholikoen senide eta lagun taldeak 35 urte bete ditu aurten. Urteurrenaren harira, "Alkoholismoaren eragina familia-giroan" izenburupean solasaldia antolatu dute zapaturako. Berbaldia 18:00etan hasiko da Eibarko San Andres Parrokiako Aretoan. Interesatuta dauden debabarrendar guztiak daude bertara gonbidatuta.

 

Autopistaren gainaldetik etorritako urak lokatza eta harriak ekarri ditu errepidera (Irure)

Autopistaren gainaldetik etorritako urak lokatza eta harriak ekarri ditu errepidera (Irure)

Atzo eta gaur arazoari behin-behineko irtenbidea emateko garbiketa-lanak eta autopistaren gainaldetik datozen urak bideratzeko zanga egin ditu udalak. Gainera jakinarazi du datozen egunetan ihaz Bidegirekin hitzartutakoa bere osotasunean burutzeko eskatuko diola Gipuzkoako Aldundiari. Irudia: Iraolabeittiko Luis Plataren argazkiak eta bideoa laster.

Irure urak1 from PlaentxiaTB on Vimeo.

Iruren luizia eragin du euriteak (lehen gertatutako leku berean)

Iruren luizia eragin du euriteak (lehen gertatutako leku berean)

Udaleko ordezkariak bertan izan dira goizean eta arratsaldean ere bertan izango dira auzoko bzilagunekin batera. Eguerdi partetik Unamuno parean urak errepidea zeharkatzen du eta Ertzaintza ibilgailuen segurtasunerako trafikoa bideratzen ari da.

Ibaia ixota from PlaentxiaTB on Vimeo.

140 lagun batu zituen Gureak-ekoen urteroko bazkariak

Zapatuan omendu zituzten bazkari bitartez, Gureak-eko langile eta begiraleak. 140 lagun batu ditu aurtengo ekitaldiak, tartean zenbait soraluzetar. Umore ona izan zen nagusi eta denentzat jan-edana eta opariak ez ziren falta izan. Ikusi bazkalorduan jasotako irudiak!

 

Euriteak ez du kalte nabarmenik sortu oraingoz

Euriteak ez du kalte nabarmenik sortu oraingoz

Udaltzaingoak jakinarazi digunaren arabera, goizaldean Sagar Errekan lokatza etorri da errepidera eta eguerdi partetik Unamuno parean urak errepidea zeharkatzen du eta Ertzantza ibilgailuen segurtasunerako trafikoa bideratzen ari da.Irudia: Ibaia hazita.

Ibaia ixota from PlaentxiaTB on Vimeo.

Udal gobernuak 2013 rako udal-aurrekontuen proposamena aurkeztuko du zapatuan Zinean

Udal gobernuak 2013 rako udal-aurrekontuen proposamena aurkeztuko du zapatuan Zinean

2013rako dituen asmoen berri eman nahi die herriko gizarte-eragile eta herritarrei, otsailean udalbatzarrean aurkeztu aurretik. Aurkezpena goizeko 11:00etan hasiko da. Irudia: Udalbatzarreko irudia.

Erregionalak Kopako lehen partidua irabazi dio Bergarari

Igoera Fasea lehiatzen ari den Preferenteak ere 3 puntuak eskuratu ditu Mutrikuren zelaian. Jubenilak 2-2 berdindu du Aloña Mendiren aurka eta gainontzean, porrota izan da nagusi. Ikusi emaitzak eta sailkapenak!

Berrehun soraluzetar inguru presoen eskubideen aldeko manifestaziora

Berrehun soraluzetar inguru presoen eskubideen aldeko manifestaziora

Soraluzeko Herrirak lau autobus bete zituen zapatuan preso eta iheslarien eskubideen alde Bilbon egin zen manifestaziora joateko. Horrekin batera, urtarrilan 25ean hasita urtean  zehar hilabeteko azken barixakuan Plaza Zaharrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia ere egin zuten. Irudia: Bilbora joan aurretik ateratako argazkia. 

Autokonposta egiten ikasteko saioa eguenean

Autokonposta egiten ikasteko saioa eguenean

Saioa mankomunitateko teknikariek eskainiko dute udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Gaiarekin interesa daukaten herritarrak, eta bereziki ortu, jardin, baserri edo leku aproposa dutenak gonbidatu nahi dituzte saiora. Irudia:konposta egiteko edukiontzia doan eskuratu ahalko da.

Gaztetxekoek bideoa egin dute hamabostaldi kulturaleko irudiekin

Antolatutako ekimenetako irudiak bideo labur eta dibertigarri batean jaso dituzte.Horrekin batera, datorren asteburuan Goñin egingo duten topaketara deitzeko kartela ere atera dute. Bideoa: Hamabostaldiko irudiak.

Hamabostaldia bideoan from PlaentxiaTB on Vimeo.

Udal gobernuak oharra kaleratu du biharko manifestazioarekin bat eginez

Udal gobernuak oharra kaleratu du biharko manifestazioarekin bat eginez

  Oharrean "euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe utzi behar direla" adierazi du. Dagoeneko laugarren autobusa betetzen hasita dagoela jakinarazi du Herrirak. Bideoa: Soraluzeko Herriraren urteko errepasoa.

Herrira urtea iruditan from PlaentxiaTB on Vimeo.

Ixa Rodriguez soraluzetarra El Conqistador programako hautaketa proban

Argazki zaharren erakusketa antolatu du udalak

Urtarrilaren 21etik otsailaren 9ra bitartean iazko urtean digitalizatutako udal argazki artxiboko 72 argazki ikusgai jarriko dira kiroldegiko erakusketa aretoan, lau talde handitan banatuta: gizartea, jai eta ospakizunak, kirola eta hirigintza. 

Asteburuan behelainopean izan zen herria

Behelainoa Askabeititik from PlaentxiaTB on Vimeo.

Asteburuan behelainopean izan zen herria

Behelainoa Askabeititik from PlaentxiaTB on Vimeo.