Plazentziatarron berbak

Zein da 'Edur-pikorra' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko ots. 27a, 09:42

Aste honetako berba ''Edur-pikorra" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Edur-pikorra berba pikor moduko malutetan botatzen duen elurrari esaten zaio Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Edur-pikorra dihardu baina azkenerako zuritu eingo dau. " 
  • Euskara batuan: "Elur-pikorra dihardu baina azkenerako zuritu egingo du". 

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean.  

Iturri osagarriak: forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskara Batuaren Hiztegiak eta  Eibarko Euskara hiztegiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.