Urtarrileko alea: "Herriaren memoria argazkitan"

Hilero Plaza Zaharrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko dei egin du Herrirak

Hilero Plaza Zaharrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko dei egin du Herrirak

Gaur, urtarrilak 25 arratsaldeko 20:00etan egingo da lehenengoa, eta bertan parte hartzeko deia zabaldu dute herrian. Horrekin batera, hilabeteotan burututako ekimenetan, eta batez ere Bilboko manifestazioan herritarrengandik jasotako babes “izugarria” eskertu dute. Irudia: deialdiaren kartela.

“Txotx erraldoira” joateko autobusa

Korrika 18ren harira, euskalduntzen ari diren ikasleak omenduko ditu zapatuan AEKk Usurbilen burutuko den “Txotx erraldoian”. Egun osoko jaialdia antolatu dute eta kale animazioa, trikitilariak, txarangak eta bertsolariak ez dira faltako. Soraluzetik autobusa Zubi Nagusitik abiatuko da, goizeko 11:30ean.  

Mahai-ingurua eta afari begetarianoak barixakuan gaztetxean

Mahai-ingurua eta afari begetarianoak barixakuan gaztetxean

Soraluzeko gazteriak indarberriturik ekin dio urteko plangintza antolatzeari. Barixakuan “Feminismoak eta instituzioak: harremanak eta gatazkak” solasaldia burutuko dute, Kattalin Minerrek dinamizatuta. Ondoren, otordu begetarianoak eskainiko dituzte. Otsailerako berriz kontzertuak eta euskal dantza ikastaroa antolatu dituzte. Ikusi Goñiko topaketako argazkiak!  

"Soraluze iruditan" argazki erakusketa inauguratu dute argazki zahar ikusgarriekin

Soraluze iruditan aurkezpena from PlaentxiaTB on Vimeo.

Ekaitz Uzinek digitalizatu dituen argazki zaharretako asko ikusgai daude blog honetan: http://soraluzeiruditan.wordpress.com/

Asteburu bikaina izan dute Sorako taldeek

Azken jardunaldian lehiatu duten bost taldeetatik lauk garaipena eskuratu dute. Jubenilak deskantsua izan du asteburuan eta Erregionalak ezin izan zuen Arizmendi mendean hartu. Gainontzeko taldeek hiru puntuak poltsikoratu dituzte Kadeteak sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira

Iaz baino 76.644 euro gehiagoko aurrekontua proposatu du udal gobernuak

Iaz baino 76.644 euro gehiagoko  aurrekontua proposatu du udal gobernuak

Alkateak eta zinegotziek herriko hainbat sektoretako ordezkarien eta hainbat herritarren aurrean aurkeztu zituzten euren asmoak. Aurtengo aurrekontu proposamena 3.776.211 eurokoa da. Oposizioak ezezkoa ematea aurrekusten dute. Irudia: Zineko aurkezpena.

Irureko luiziarengatiko azalpenak eskatu ditu Gipuzkoako PSE-EE-k ere

Irureko luiziarengatiko azalpenak eskatu ditu Gipuzkoako PSE-EE-k ere

Larraitz Ugarte Foru Diputatuari bere garaian Iruren egin zen eskonbrera Aldundiaren baimenarekin egin ote zen eta errekatxoa estaltzea ahalbidetzen zuen txosten teknikorik existitzen den azaltzeko ere eskatu diote. Horrekin batera, arazoari irtenbidea aurkitzeko egitasmorik baden eta gauzatzeko epeak eta baliabideak zenbatekoak diren ere galdetu dute. Irudia: Iaz eraikitako euspen hrma.

Erregetxeko TAO martxan dago gaurtik

Erregetxeko TAO martxan dago gaurtik

Gehienezko denbora muga 90 minutukoa da. Astegunetan goizeko 9:00etatik arratsaldeko 21:00etara ezarriko da eta zapatuetan goizeko 9:30etatik arratsaldeko 13:30era. Domeketan libre izango da aparkatzea. Irudia: Erregetxea gaur.

Erreala Vigon ikustera joateko autobusa antolatu dute

Soraluzeko Txuri Urdinak, Donostiako Txirritako Elkartearekin elkarlanean, Erreala Vigon ikustera joateko autobusa antolatu du. Urtarrilaren 25ean, Donostiatik abiatuko dira eta gaua pasatzeko hotela ere erreserbatu dute. Prezioa 75 eurotako da (sarreren prezioa izan ezik). Izen-ematea Txoko kafetegian egin behar da, lehenbailehen.

 

Euskal aratosteen egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean

Euskal aratosteen egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean

Aurten aratosteetako barixakoan euskal aratosteetako pertsonaiaz jantziko dira ikastetxeko neska mutikoak. Herriko hainbat eragilek jardun dute egitasmoa prestatzen martxotik hona eta eguaztenean 19:00etan aurkeztuko dute Zinean. Irudia: Ziripot eta Mielotxin pertsonaiak.


“El niño pez” pelikula emanaldia domekan Zinean

Zinema Arroxa zikloaren barruan, Lucia Puenzoren “El ñiño pez” film luzea eskainiko du Komite Arroxak domeka honetan (urtarrilak 20) 19:00etan, Zinean. Amodio ausart eta ezinezko batean murgildurik dauden bi emakumezkoen istorioa kontatzen du aipatu pelikulak, estetika eta poetika berezia erabiliz. Sarrera doakoa.

 

Jokin Oregik zuzendutako Goenkale antzezlana gaur Eibarko Coliseoan (sarrerak agortuta)


Pelota partiduak gaur eta bihar kiroldegian

Pelota partiduak gaur eta bihar kiroldegian

Gaur arratsaldeko 19.00etan Udaberriko Torneoko partidua jokatuko dute Santamaria eta Kortabarriak Lasarte-Oriakoen kontra. Bihar berriz, arratsaldeko 16:00etan senior mailako partiduak jokatuko dituzte Euskal Ligaren barruan. Irudia:

Azpiegitura diputatuari Irureko lanen inguruko azalpenak eskatuko dizkio EAJk

Azpiegitura diputatuari Irureko lanen inguruko azalpenak eskatuko dizkio EAJk

Batzar Nagusietako taldearen bitartez Iraola-Etxebarri inguruko urak zein epetan bideratzeko asmoa duen eta zenbateko kostua izango duen azaldu dezala eskatuko diote Larraitz Ugarte Foru Diputatuari. Soraluzeko EAJk jakinarazi digunez eskaria tramitatu dute dagoeneko. Irudia: martitzeneko irudia.