Finantziazioa

Elkartea irabazi asmorik gabekoa da. Honakoen bitartez finantzatzen da:

ERAKUNDE PUBLIKOEN DIRULAGUNTZAK: Soraluzeko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasotzen du.

ZERBITZUAK: zerbitzuak eskainiz eta dirua biltzeko ekimenak antolatuz finantziazioaren zati handi bat lortzen du elkarteak.

HERRITARRAK: bazkideen diru-ekarpena jasotzen du elkarteak. Herriko merkatari eta enpresek publizitatea jartzen dute komunikabideetan.

KOOPERATIBAK: bailarako kooperatibek diruz laguntzen dute elkartearen jarduna (Soraluce, Emun…).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.