Egitasmo bakoitzari buruzko informazio zabalagoa eskuratzeko edota parte hartzeko aukerak eta bideak ezagutzeko, izenaren gainean klikatu dezakezu.
| BERBALAGUNA: mintzapraktikarako egitasmoa da. Nerabeen eta gurasoen aldaerak ere lantzen ditugu. | EUSKARALDIA: hizkuntza jokabideetan eragiteko egitasmoa da. | 
| BERTAKOTZE: umeentzako euskara saioak dira. | AUZOKO: harrera linguistikoaren bidez, euskarara hurreratu nahi dutenak eta euskal hiztunak biltzen dituen proiektua da. | 
| TELP TAILERRAK: euskal hiztunak ahalduntzeko tailerra da. | UDALEKUAK eta UDAKO EKINTZAK: ume eta gazteen udako aisialdirako eskaintza da. | 
| UDAL LUDOTEKA eta GAZTELEKUA: Umeen eta gazteen aisialdirako udal zerbitzuak dira eta elkartetik kudeatzen ditugu. | HAUR ETA GAZTEEN KONTSEILUAREN DINAMIZAZIOA: haur eta gazteei ahotsa emateko kontseiluak dira eta Kukumixo arduratzen da dinamizazioaz. | 
| EUSKAL ARATOSTEAK: aratosteetako kultur ekimena da. | UDATE GABA: udako solstizioko erritua da, ekainaren 23an ospatzen dena. | 
| GABA BELTZA: Neguko ospakizuna da, urriaren 31n ospatzen dena. | GAZTAÑERRE: Neguko ospakizuna da, azaroko bigarren larunbataren bueltan antolatzen dena. | 
| GABONAK: Neguko solstizioko erritua da, abenduaren 24an ospatzen dena. | PIL-PILEAN ALDIZKARIA: paperean zein formatu digitalean argitaratzen den hilabetekaria da. | 
| PLAENTXIA.EUS: herriko atari komunitarioa da, gaurkotasuneko gaiak lantzen dituena. | IRRATI KOLABORAZIOAK: Arrate Irratian zein Euskadi Irratian kolaborazioak egiten ditugu. | 
| DKT BAILARAKO KOMUNIKABIDE BATERATUA: Debabarreneko Komunikazio Taldea. | KOMUNIKAZIO ZERBITZUA: euskarri askotako diseinuak eta inprenta lanak eskaintzen dira. |