Partida zaila du Sorak

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu

Bihar, zapatua, Igoera faseko bosgarren partida jokatuko du Sorako Erregional mailako taldeak. Ezoziko futbol zelaian dauka hitzordua, Idiazabal taldearen kontra, 16:00etan. Sorak orain arte ez du partidu bat bera ere galdu, bi irabazi eta bi berdindu egin ditu eta horri esker, hirugarren doa sailkapen orokorrean, baina bihar, puntutan Sorarekin berdinduta dagoen Idiazabal izango du aurkari.

Biharkoa partida zaila izango dela aurreikusten da. Sorak zein Idiazabalek, biek ala biek 8na puntu baitituzte eta bi partida irabazi eta beste bi berdindu egin baitituzte. Hala ere, sailkapenean, Sora doa Idiazabalen aurretik, baina bakarrik golen aldearengatik. Biharko hitzorduan, beraz, oso garrantzitsua izango da etxeko taldearentzako punturen bat eskuratzea.

Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, hona hemen hitzordu guztiak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.