Iker Arizmendiarreta markinarrak irabazi du San Andresko bola premioa
San Andresko jaiak

Egoitz Unamuno uzt 14, 11:30 Kirola

Domeka arratsaldean jokatu zuten San Andresko bola premioa eta hogeita bost parte hartzaileren artean Iker Arizmendiarreta 'Apaiza' markinarrak eskuratu zuen lehen saria bost txirlo botata. Bigarren egin zuen Boni Plazak eta hirugarren Xurrak. Auzoko lehenengoaren saria, berriz, Ane Lazkanok bereganatu zuen.  

Asier Fernandezek eta Mikel Oregik irabazi dute Pilota Txapelketa
San Andresko jaiak

Egoitz Unamuno uzt 13, 10:51 Kirola

Asier Fernandezek eta Mikel Oregik irabazi zuten atzo San Andresen Asier eta Iñakiren omenezko Pilota Txapelketaren finala.