Gaur eta bihar, 12 erkidego lehiatuko dira Espainia mailako Emakumezkoen Selekzio Autonomikoen SEVEN CESA M16 txapelketan, Valldignako Tavrenesen (Valentzia). Euskadiko Selekzioarekin Ane Couto Pasenau soraluzetarra ere arituko da. Gaur, Euskadikoak hiru partida jokatuko ditu, Asturiasko, Aragoiko eta Madrilgo selekzioen kontra.
Espainiako akademian
Ane Couto SoraGazteak Rugby Klubean ibilitakoa da eta gaur egun Eibar Rugby Taldearen Emakumezkoen Senior mailan dihardu. Horrez aparte, ikasturte honetan erdietsitako emaitzei esker, Espainiako Rugby Akademian sartu da. Ordizian dauka egoitza akademia horrek.