Iokin Arrillaga izango da Erregionalen entrenatzailea

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 26a, 14:34

Soraluze Futbol Taldeak datorren asterako deitu du aurtengo batzar orokorra. Eguenean, uztailaren 3an izango da, 19:00etan, Tolarekua aretoan. 120 bazkide inguru daude deituta eta klubak bertaratzeko eskaria egin du. Besteak beste, batzarrean jakinaraziko dute Iokin Arrillaga izango dela Erregional mailako taldearen entrenatzailea datorren denboraldian. 

Datorren asteko batzarrean, hiru gai izango ditu mahai gainean Sora Futbol Taldeak:

  • Kirol kontuak
  • Diru kontuak
  • Kezkak eta galderak

Kirol kontuei dagokienez, denboraldi berriari begira ere jarriko dira eta besteak beste, zenbait entrenatzaile aldaketaren berri emango dute, honakoak:

  • Erregional maila: Iokin Arrillaga.
  • Jubenil maila: Aitor Gomez eta Jon Ander Ranero.
  • Kadete gorengo maila: Victor Perez eta Julen Gabilondo.
  • Kadete lehen maila: Lander Zubizarreta eta Eneko Felix.
  • Infantil A maila: Asier Gomez eta Ibon Goenaga.
  • Benjamin 2. maila: Unax Sodupe eta Aiert Losada.
  • Alebin 2. maila: Aitor Estevez eta Lander Zubizarreta.

Gaineratu dutenez, Infantil mailako eta Futbol eskolako entrenatzaileak lotzeko daude oraindik.

Ekipazio berria

Bestalde, ekipazioan aldaketa nabermena egingo du Sorak datorren denboralditik aurrera. Aurten, klubak arropa berri horren zati handi bat ordainduko du baina aldi berean, kuotak pixka bat igoko dira. Futbol Emotion enpresak kudeatuko du eta jokalari bakoitzak eskatuko du bere erropa web bitartez. Adidas markako erropa eramango du Sorak aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.