Emaitza ezinobearekin bueltatu ziren etxera Soraluzeko Pilota Elkarteko Aitor Atxotegi eta Manex Balerdi Eibarko Astelenan jokatutako finala irabazita, atzo. 22-17 egin zuten Eibarko Ibon Ibarra eta Felix Conde bikotearen kontrako partidan. Eta gainera, sari banaketan, jakinarazi zuten Manex Balerdi izendatu zutela pilotaririk onena.
Eibartarren erremontada
Hala ere, poza ez zen erabatekoa izan Atxotegirentzat, ez baitago batere gustura jokatutako partidarekin. 17-6 joan ziren irabazten Soraluzeko ordezkariak eta bazirudienean guztia eginda zegoela, eibartarrek asmatutakoak eta soraluzetarrek kale egindakoak batuta, eibartarrak erremontatzen hasi eta markagailuan zuten aldea 18-16raino txikitzea lortu zuten.
Ordurako urduri zebiltzan soraluzetarrak. Baina zorionez eta animatzen izan zituzten ikusle soraluzetarren bultzadaz, lortu zuten eibartarren abiada galgatzea eta tantoka-tantoka 22raino iritsi ziren Atxotegi eta Balerdi, 22-17 egiteraino.