Emaitzak bigarren maila batean utzita, ondo pasatzeko eta taldekideen artean bestelako erronkak egiteko baliatzen dute Matx desafioa bertan izena ematen duten taldeek. Hain zuzen ere, horixe izan da aste honetan ikusi duguna. Azkoitiako Anaitasuna futbol taldeko neskek, momentu dibertigarri asko utzi baitizkigute. Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan berriz, bi puntu lortu dituzte. Sailkapen batean zein bestean, sailkapeneko atzekaldean kokatu dira. Galdera kateatuetan azkenik, galdera benetan konprometituak eta dibertigarriak egin dizkiote elkarri.
Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke.