Aurten ere, oso balorazio positiboa egin dute zapatuan egindako VI. Errugbi Egunaz. SoraGazteak Rugby Klubeko Enekoitz Igartuak esandakoaren arabera, “jendea oso gustura joan zen, umeak poz-pozik, gauza piloarekin”. Esan duenez, eskerrak ere eman zizkieten egindako muntaiarengatik. Rugby jardunari dagokionez, berriz, 10 eta 12 urtez azpikoen partidak oso ondo joan zirela gaineratu du Igartuak eta baita guraso, entrenatzaile eta gainontzeko jokalariena ere. Gainera, eguraldiak ere errespetatu zuen eguna. Bideoa eta argazkiak -barruan-: SoraGazteak Rugby Kluba.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.