Sariak eta afaria denboraldia agurtzeko

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 23a, 16:56

Zapatuan, Soraluze Futbol Taldeak 2024-2025 denboraldiari amaiera eman zion. Ohi duenez, Txurrukan elkartu eta sari banaketa egin zuten. Segidan, elkarrekin afaldu zuten Erregional eta Jubenil mailako taldeek eta zuzendaritzako kideek. Iraileko denboraldi hasiera baino lehen, urteko batzarra egingo dute. Uztailaren 3an izango da hitzordua. Argazkiak: Gorka Zubiaurre.

Honako jokalariak saritu ditu aurten Soraluze Futbol Taldeak:

  • Kadete Lehen mailan:
  • Goleatzailea: Bahaadin Boudfel
  • Jokalaririk erregularrena: Oier Fulgencio
  • Kadete Gorengo mailan:
  • Goleatzailea: Beñat Garmendia
  • Jokalaririk erregularrena: Jon Amutxastegi
  • Jubenil mailan:
  • Goleatzailea: Aiert Losada
  • Jokalaririk erregularrena: Ahadu Urtiaga
  • Erregional mailan:
  • Goleatzailea: Beñat Goenaga
  • Jokalaririk erregularrena: Beñat Arin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.