Domekakoa, “final parekatua” aurreikusten du Atxotegik, batik bat, “azken denboraldian, batez ere, Ibon Ibarrak -Eibarko jokalaria- asko egin duelako gora eta joko maila oso-oso onean dabil txapelketa pribatuetan-eta maila handia erakusten, beraz, nik uste dut nahiko parekatuta dagoela”, esplikatu du aurrelari soraluzetarrak.
Osterantzean, eskua “hobeto” dauka Atxotegik, “praktikamente normal, ondo”. Eta bikote duen Manex Balerdirekin gustuko bikotea osatuta kantxaratuko dira Soraluzeko Pilota Elkartekoak Astelena frontoian, iaz Elgoibarren irabazi zuten txapela gogotik defendatzera.
“Manexekin zazpi urte daramatzat. Azken urteotan Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadiko Liga ez dugu elkarrekin jokatu, baina lehen urteetan bai eta Debarrokoa urte guztian ia dena jokatu dugu batera. Afizionatu mailan dagoen atzelari onenetarikoa da, berarekin oso gustura jolasten dut eta harreman oso ona daukagu”, esan du Atxotegik.
Domekako finaletarako sarrera debalde izango da.