Aurtengo Futbito Txapelketa ari da amaierara iristen dagoeneko finalerdien fasean baitago. Kopakoak asteburu honetan jokatuko dituzte, biak ala biak, barikuan. Marsorak eta Drink Teamek jokatuko dute lehenenengo, 19:30ean eta LCE eta El Rincón taldeek ondoren, 20:45ean. Finalistek uztailaren 24an, 17:45ean jokatuko dute finala, txupinazoaren aurretik.
Ligakoak
Hurrengo barikuan, berriz, Ligako finalerdien txanda izango da. Kasu horretan, lehen norgehiagoka Kastakuak eta LTCren artekoa izango da, 19:30ean eta bigarren finalerdian, berriz, liderrak arituko dira, laugarren futbito txapelketa eskuratu nahi duen Jubiletak taldea txapelketa osoan atzetik segika izan duen Unión Fútbol Salak Jubileta taldearen kontra. Garaile irteten diren bi ekipoek uztailaren 24an jokatuko dute finala, txupinazioaren ondoren, 19:30ean.