Aukera ezin hobea eskaintzen du Oskarbik oinetakoak oparitzeko

  Gizartea

Aukera ezin hobea eskaintzen du Oskarbik oinetakoak oparitzeko

Nahiz eta Eguberriak iristeko oraindik astebete baino gehiago falta, herritako zein hiritako kaleetan aspaldidanik nabari da Gabon giroa. Opariak erosteko garaia iritsi da, eta hori askoren buruhaustea izaten da, zaila delako opari egoki bat aurkitzea; batez ere, denetarik duen pertsona bati oparia egin behar izanez gero.

Etorri dira barrakak

  Gizartea

Etorri dira barrakak

Gaur goizean, martitzena, ailegatu dira Gabonetako barrakak; karrusela, sikiera. Koltxonetak, berriz, arratsaldean, zubian trabatuta egon ondoren. Bizikale Merkatari Elkarteak ekarri ditu, karrusela eta salto-salto egiteko koltxonetak, eta Plaza Zaharrean muntatuko dituzte, barikurako muntatu ere.

Katakumea galduta

  Gizartea

Katakumea galduta

Errekaldeko farmazia parean katakumea agertu da, bakar-bakarrik. Ingurukoen esanetan, miauka jardun du gau osoan. Norbaitena baldin bada, edo norbaitek nahiko balu (opari): 699 86 87 29.

Pentsio sistema publikoa bermatzeko eta hobetzeko borrokarekiko konpromisoa

  Gizartea

Pentsio sistema publikoa bermatzeko eta hobetzeko borrokarekiko konpromisoa

Mobilizazioak ugarituta, pentsioen sistema publiko duinen aldeko aldarrikapenarekiko konpromisoa berretsi du Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak. Atzo Soraluzen, zapatuan Donostian, kalean segitzen dute borrokan.

Kanasta kili-kolo eta erabili ezinda

  Gizartea

Kanasta kili-kolo eta erabili ezinda

Argazkiak erakusten duen moduan laga dute asteburuan Plaentxi Herri Ikastetxeko patioko kanastetako bat: kanastaren oinarriak aterata eta kili-kolo. Iker Aldazabal alkateak azpimarratu du egoera “onartezina” dela: “Pintadak ez direnean, zerbait apurtuta azaltzen da: jarlekuak, haur jolasak, zaborrontziak…”

Ainhitze Elizburu: "Biodantza aukera bat da gauza berrietara irekitzeko eta transformaziorako"

  Gizartea

Ainhitze Elizburu: "Biodantza aukera bat da gauza berrietara irekitzeko eta transformaziorako"

Ainhitze Elizburuk biodantzako saio ireki bat eskainiko du eguenean, arratsaldeko 18:00etan, antzokian. Saioa debaldekoa izango da eta bi ordu inguruko iraupena izango du. (Elkarrizketa osoa entzungai dago gaineko audioan.)     

Elkartasunezkoan ere txapeldun!

  Kirola

Elkartasunezkoan ere txapeldun!

Usansolon txapela jantzi zuen Ander de Luis korrikalariak atzo, domeka. Usansoloko Mendi Lasterketa Solidarioan parte hartu zuen, hain justu, eta 115 lagunen artean "kirola egiteko asmoarekin" bertaratu zen soraluzetarra helmugaratu zen lehena 15 kilometroko lasterketan.

Eskuz landutakoak polito erosi dituzte Gabonetako azokan

  Gizartea

Gabonetako opari bat baino gehiago egiten lagundu dute herriko artisauek goizeko azkoari esker. Batzuk bertan erosita, beste batzuk enkargurako lagata, artisauak eurak ere «oso pozik» geratu dira jardunarekin. Eta baita erosleak ere, azokak emandako aukerarengatik.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Aurrekontua aztergai, datorren astean

  Politika

Aurrekontua aztergai, datorren astean

Datorren eguaztenean, abenduaren 19an, osoko bilkura mamitsua egingo du udalbatzak, izan ere, datorren urterako aurrekontua eta haren exekuzio-araua izango dituzte mahai gainean. Horrez aparte, eta bestelako gaien artean, Soraluzeko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana ere aztertuko dute. 19:00etan hasiko da batzarra, eta publikoa da.

‘Hamabostero Hankabero’, jendetsuago

  Kirola

‘Hamabostero Hankabero’, jendetsuago

Hamabostean behin ibilaldi gidatuak egiteko proposamena sendotzen dabil. Horren seinale, badira ibilaldirako eguna noiz ailegatuko zain egoten direnak dagoeneko. Hirugarren ibilaldia egin dute asteon, eta herritar gehiagok parte hartu zuen.

“Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!”

  Euskara

Gainean dugun 2019a indartsu hasteko, Euskaltzaleen Topagunetik gonbita egin dute ingurukoekin euskara erabiltzen segitzeko, kasu honetan, tokian tokiko mintzapraktika taldeetan parte hartzen. Soraluzen ere badago horretarako izena emateko aukera. Aurten 24 lagunek dihardute udalerrian mintzapraktikan, lau taldetan.

Arratsaldean zabalduko dute igerilekua

  Kirola

Arratsaldean zabalduko dute igerilekua

Gaur goizean bukatuko dituzte igerilekuaren sabaiaren azpian ipintzen dabiltzan sareari dagozkion lanak, eta arratsaldean bertan zabalduko dute igerilekua, 15:00etan. Horrek esan nahi du arratsaldetik aurrera ohiko funtzionamendua izango duela kirol instalazio horrek. Ildo beretik, datorren astean igeriketa ikastaroak normal eskainiko dituzte. Galdutako egunengatik “konpentsazioa” ere izango da.

Bakearen alde egin nahi duten gipuzkoarrek domekan hitzordua dute Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Bakearen alde egin nahi duten gipuzkoarrek domekan hitzordua dute Tolosan

Domeka goizean, Orain Presoak mugimenduak agerraldia egingo du Tolosako Triangelu plazan. Soraluzeko Sarek goizeko 10:30ean jarri hitzordua bertara joateko. 

Martxa onean dabiltza sarea ipintzen

  Gizartea

Martxa onean dabiltza sarea ipintzen

Atzo ezkero dabiltza Goki Erreformak enpresako langileak Arane kiroldegiko sabaipean sarea ipintzen. Lehenengo sarea ipintzen goizen hasi dira eta dagoeneko ipinita dago. Arratsaldean, berriz, bigarren sarea ipintzen dabiltza. Horren ondoren, besteak beste, sareak ondo eusteko eta tinko mantentzeko tentsoreak jarriko dituzte.

Txundituta argiekin

  Gizartea

Plaza Berri eta Zubi Nagusi inguruak gutxitan moduan beteta zirela, herritarrek lagunduta atzera kontaketa eginez piztu zituzten atzo Gabonetako argiak Bizikale Merkatari Elkartekoek. Ooooooohhhhhhh kolektibo bat eginez adierazi zuten herritarrek argiekiko txundidura. Banatu zuten txokolate beroak ere demaseko arrakasta izan zuen.

»» Ikusi argazki guztiak (25)