Errepideak, seinaleak eta postontziak hobetzeko eskatu diote Udalari baserritarrek

  Udala

Errepideak, seinaleak eta postontziak hobetzeko eskatu diote Udalari baserritarrek

Baserritarrak Udalarekin batu ziren atzo, eta Debemeneko eta udaleko ordezkariei euren eskariak bideratu zizkieten. Nagusiki, errepideak hobetetzera bideratutako eskariak egin zituzten baina izan zen bestelakorik ere. 

Marraskilo Tour mendi martxa irailaren 16an

  Kirola

Marraskilo Tour mendi martxa irailaren 16an

Irailaren 16an egingo da 11. aldiz, Soraluzeko mendiak zeharkatzen dituen Marraskilo Tour mendi martxa. Aurreko urteetan moduan, bi ibilbide izango ditu, bata, luzea, eta bestea, motza. Izena emateko epea zabalik dago.

2017ko Alderdi Eguna

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

2017ko Alderdi Eguna

Irailaren 24an ospatuko da Forondako zelaietan.Urtero bezala, Soraluzeko Uri Buru Batzarrak autobusa antolatu du Alderdi Egunera joateko.

"Soraluze ene begietan", Eulogio Manceboren argazki erakusketa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

"Soraluze ene begietan", Eulogio Manceboren argazki erakusketa zabalik

"Soraluze ene begietan" izenburupean, Eulogio Mancebo argazkilari elgoibartar eta Soraluzeko udaltzainaren hogeita hamar bat argazki eta akuarela ikus daitezke egun hauetan kiroldegiko erakuskesta-gelan.

Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera, igandean

Dolmenen Ibilbidea ezagutzera emateko doako bisita gidatua eskainiko da igandean, irailak 10. Euskaraz izango da. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Indarrean da zibismoari buruzko ordenantza

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Indarrean da zibismoari buruzko ordenantza

Bide publikoa nola erabili eta nola txukun eduki arautzen duen udal ordenantza abuztuaren 9an sartu zen indarrean, aurtengo otsailean hasi eta lau hilabetez luzatu den herri partaidetza prozesuaren ondoren.

Oihal akrobazia erakustaldia

  Jaiak

Laida Tellituk oihal akrobazia erakustaldia eskaini zuen San Martzialgo jaien lehenengo egunean.

Lagun arteko giro ederrean joan dira San Martzialgo jaiak

  Jaiak

Giro ederra izan da auzoan jaiek iraun duten bi egunotan. Eguraldia lagun izan da eta jende asko bertaratu da antolatutako ekitaldi eta lehiaketetan parte hartzera. Argazkiak: Egoitz Unamuno, Igor Aldazabal eta Laida Teilitu.

»» Ikusi argazki guztiak (85)

Udalaren eta baserritarren arteko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Udalaren eta baserritarren arteko batzarra

Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilerara deitu ditu herriko baserritarrak nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta datorren urteko egitasmoak adosteko.

"Plaentxiarrak konbidauta zate Osintxuko jaixetara"

  Jaiak

Arratsaldean osintxuarrak etorri dira herrira, bizikletan eta mozorrotuta, plazentziatarrak jaietara gonbidatzera. Aurten ez dute jeep-a ekartzerik izan, baina herrian zehar bueltatxoa eman dute autoaren bozina joaz. Gaztetxean merienda jan eta bueltan joan dira, Osintxuko herri batzarrak antolatu dituen jaiez gozatzera.    

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Baserri bideak asfaltatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia   Udala

Baserri bideak asfaltatzeko lanak

Udalerriko landa ingurunea hobetzeko hasitako lanekin jarraituz, Txurruka, San Andres eta Ezoziko auzoetako hainbat baserritarako bideak hobetzeko lanak burutu ditu abuztuaren bigarren astean Soraluzeko Udalak.

Egitarau oparoa Osintxuko Kofraixetan

  Jaiak

Egitarau oparoa Osintxuko Kofraixetan

Barixaku arratsaldean, urteroko legez, Plaentxiara etorriko dira jaiak hasi direla iragartzera. Gauean, Osintxu Musikara Lehiaketa egingo dute, hiru musika talde eta Eskean Kristo talde gonbidatu moduan hartuta. Zapatuan eta domekan ere, herri giroko beste hainbat ekitaldi izango dituzte. Ikus egitaraua!

Asteburuan, jaiak San Martzial auzoan

  Jaiak

Asteburuan, jaiak San Martzial auzoan

Zapatuan hasiko dira jaiak San Martzial auzoan. Jai batzordeak bi eguneko egitaraua prestatu du, eta, nobedade moduan, oihal akrobazia ikuskizuna iragarri dute zapatu iluntzerako. Aurten, karidadeko saldarik ez dute prestatuko, ermita ondoko aldeetako bat estalperik barik dagoelako.   

Zezena San Roke Txiki egunean (goizez)

  Jaiak

Musikariak San Roke Txiki egunean

  Jaiak