“Eguna ailegatzea nahi dut, hau da asterik zailena”
2018-04-10 14:52 KirolaIxa Rodriguez zapatuko boxeo gau belarako atzera kontaketan dabil dagoeneko. “Egun hauetan ya pisua zaintzen nabil, galdu egin beharra daukat. Entrenatu beharrekoa entrenatu dut. Pixka bat urduri nago, baina gogoarekin ere bai. Eguna ailegatzea nahi dut, hau da asterik zailena”, aitortu du boxeolariak.
Norbanakoen iritzia jasotzeko saioak hasiko dira gaur Gaztetxean
2018-04-10 11:38 KulturaJuventud Gonzaga, Centro, Gaztetxia...eta orain zer? Galdera horri erantzun nahixan hasi dogu prozesu partehartzailia eta eragiliekin saiuak egin ostian, norbanakuen txanda izango da oin.
Jon Arretxe: "Joera dago etorkinak identifikatzeko ongi-etorria ez den zerbaitekin, gure laguntzez aprobetxatzera datozela, eta ez da batere justua"
2018-04-10 11:23 KulturaTertulia literarioa baino gehiago izan zen atzo, astelehena, Jon Arretxe idazleak Soraluzeko Irakurleen Klubeko kideekin partekatu zuena. 19 kamera bere nobela beltza aztergai izateaz aparte, arrazakeria, injustizia soziala eta beste ere aztertu zituzten mahaiaren bueltan elkartu zirenek. Idazleak adierazi du "oso gustura" egon dela Soraluzen eta espero duela etortzen den azken aldia ez izatea.
Tertulia literario aberasgarria izan zuten atzo Jon Arretxerekin
2018-04-10 10:00 KulturaTertulia literario aberasgarri eta gustukoa izan zuten atzo, astelehena, Irakurleen Klubean. Horren adierazle, bukatzeko berezko ordua baino ordu erdi beranduago bukatu zela atzoko saioa. Jon Arretxe idazlearen 19 kamera liburua izan zuten aztergai, idazlea bera bertan zela, eta 10 bat irakurzalek partekatu zituzten harekin liburuak utzitako bizipenak eta sentimenduak.
Bueltatu dira plazara, pentsio duinak aldarrikatzera
2018-04-09 18:00 GizarteaPazko Asteko “atsedenaren” ondoren, atzera ere ekin diete urtarrilaren erdialdeaz geroztik astero egiten diharduten elkarretaratzeei, eta Plaza Berrian elkartu dira herritar ugari pentsio duinen alde gaur eguerdian. Apirilaren 30erako beste manifestazio bat egingo dutela iragarri dute.
Motoen aztarnak Pol-Pol iturri inguruan
2018-04-09 15:34 GizarteaEnegarren aldiz salatu dute ezenarrotar anaia osintxuarrek motorren presentzia eta haiek mendiari eragiten dioten kaltea, Karakate-Hirukurutzeta mendilerro inguruan. Oraingo honetan, Pol-Pol iturri inguruan ateratako argazkiek erakusten dute zela geratu den mendia motorrak pasatu eta gero.
Denis Soriano Euskadiko txapeldun!
2018-04-09 12:04 KirolaMartxoaren 27an eta apirilaren 7an jokatu da Araxes ibaian (Gipuzkoa) Euskadiko Izokinkideen Harrapaketa Txapelketa, eta, bertan, Denis Soriano herritarra gailendu da Lance arineko modalitatean.
Enkarterrietako lasterketan, bigarren
2018-04-09 09:36 KirolaOrdubeteko denbora eginez, eta azken hilabeteotan erakutsi duen sasoi beteari eutsita, bigarren helmugaratu zen Ander de Luis soraluzetarra zapatuan, Enkarterrietan (Bizkaian) egindako 11 kilometroko lasterketan. Beste soraluzetar batek ere parte hartu zuen lehian, Ximun Larrañagak; hura 14. helmugaratu zen.
Itzulia Soraluzetik
2018-04-08 13:09 KirolaHan-hemenka, Euskal Herriko Itzuliak zain izan zituen atzo soraluzetar ugari txirrindulariak bertatik bertara ikusteko. Saihesbidetik 16:20 inguruan pasatu ziren lehenengo lasterkariak, saihesbideko hainbat puntutan itxaroten zeudenen animo artean. Haiez aparte, izan ziren ere, egun osorako plana egin, eta Eibarren lehenengo eta Arraten gero Itzulia ikusten egon ziren soraluzetarrak.
Kontrargiren erakusketa zabalik, martitzenetik
2018-04-08 09:10 KontrargiEtzi, martitzena, zabalduko dute Kontrargi Argazki Kolektiboak antolatutako aurtengo argazki rallyan saritutako argazkiekin osatutako erakusketa. Apirilaren 28ra arte izango da berau zabalik.
Apirileko agenda kulturala
2018-04-07 13:36 KulturaIritsi da herriko etxeetako buzoietara Udalak eta herriko zenbait elkartek apirilerako prestatu dituzten kultur ekintzen berri ematen duen agenda; 20tik gora ekintza antolatu dira guztira.
Sed Lex
2018-04-07 10:01 KulturaBEC!-en 10.000 euskaldun bildu ginen Berri Txarraken kontzertu gogoangarrian. Negu Gorriak taldeak 2001ean hiru kontzertutan bildu zituen 30.000 haietatik euskarazko musika talde batek egin duen balentriarik handiena. Ez da makala, musika kontsumitzeko ohiturak, besteak beste, zenbat aldatu diren ikusita.
14 bikotek eman du izena Asierren eta Iñakiren omenezko pilota txapelketan
2018-04-06 12:00 KirolaIaz baino bi bikote gehiagok eman du izena Asierren eta Iñakiren Omenezko XVII. Pilota Txapelketan. Guztira, 14 bikotek jardungo dute, bada, aurten lehian. Atzo, eguena, egin zuten bikoteen zozketa eta etzi, domeka, hasiko dira pilotak probatzen, San Andresko frontoian, 17:00etan.
Erretiroa 60 urterekin
2018-04-06 11:24 GizarteaGaur, barikua, mobilizaziotara deitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzainak; arrazoia edo eskaera da erretiroa 60 urterekin nahi dutela hartu. CSL, CCOO, UGT, CSIF, COP eta Er.N.E. sindikatuek antolatu dute erretiroa aurreratzearen aldeko plataforma. Soraluzeko udaltzainek ere bat egiten dute eskaerarekin.
"Errepertorio berezia prestatu dugu, orain arte jo dugunetik desberdina"
2018-04-06 10:01 KulturaEnders musika taldeak debuta egingo du gaur, barikua, Soraluzeko Gaztetxean, 22:30ean. Indian Feathers talde donostiarrarekin batera eskainiko du Soraluzeko musika taldeak kontzertua, Barixakool ekimenaren baitan. Debuta egingo duten arren, Enders taldeko musikariak ez dira berriak plazetan, lehenago Garraxi musika taldean jarduten zuten-eta.
1-EZOZIKO AMA TERNUAN
2-MOZKORRAREN BILA
3-BERMEOKO SARDINERAK
»» Eman botoa hemen