Urteko langabezia-tasarik altuena

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 3a

Azaroan, datu txarrak eman ditu langabeziak, 2025eko txarrenak. 227 langabe kontabilizatu dituzte eta horrek ia %13ra arte igo-arazi du tasa. Eskualdeko daturik txarrena da Soraluzekoa. Debabarrenari begiratuta, berriz, Soraluzen ez ezik, beste bi udalerritan ere egin du gora langabeziak, Mutrikun eta Mendaron, eta, behera, berriz, Eibarren, Deban eta Elgoibarren.

Datu gorabeheratsuak laga ditu azaroko langabeziak Debabarrenean. Konputu orokorrari begiratuta, oso gutxi, baina behera egin du, %10,35etik %10,32ra. Eta beherakada xume horren atzean, hiru herritan eman den gorakada eta beste hirutan eman den beherakada dago.

Gora egin dutenen artean dago Soraluze, izan ere, langabezia tasa %12,99ra igo da, urriko %12,41eko tasatik. Gora egin du ere Mutrikun, %6,85etik %7,27ra, Eta gora egin du ere Mendaron, %8,91tik %9,11ra. Deban, Eibarren eta Elgoibarren, ostera, behera egin du.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba                135     %5,12
  • Eibar               1.502  %11,99
  • Elgoibar             524    %9,82
  • Mendaro             90      %9,11
  • Mutriku              191    %7,27
  • Soraluze            227      %12,99
  • Debabarrena     2.669  %10,32

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.