Ezin liderraren kontra

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 2a

Zapatuan, Sorako Erregional Mailako taldeak sailkapenean lider den Ikasberri izan zuen aurkari Ezoziko futbol zelaian. Bi taldeak hiru puntuak eskuratzeko gosez zelairatu ziren, baina azpeitiarrek sartu zuten norgehiagokako gol bakarra. Sora behin eta berriro ahalegindu zen emaitza horri buelta ematen, baita luzapeneko azken minutura arte ere, baina oraingoan, ezin izan da izan. Edozelan ere, Sora hirugarren doa sailkapenean, orain arte jokatutako 11 partiduetatik sei irabazita eta hiru berdinduta.

2025-2026 Ligako lehen buelta oso ona egiten ari da Soraren lehen mailako taldea. 21 punturekin, hirugarren doa sailkapenean, eta gainera, bi puntu eskasera du bigarren taldea, Urki, eta lau puntutara liderra, Ikasberri.

Datorren asteburu honetan, astelehena ere jai dela-eta, atseden izango dute, eta, abenduaren 14ko asteburuan izango dute hurrengo hitzordua, sailkapenean azken-aurrekoa den Oriokoren kontra. Horren ondoren, azken bi partidu geratuko zaizkie lehen buelta bukatzeko, abenduaren 21eko asteburuan, bosgarren doan Usurbilen kontra eta urtarrilaren 11ko asteburuan, seigarren doan Mutrikuren kontra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.