Musika, kantuak eta koreografiak Santa Zezilia egunaren bueltako musika emanaldian

Ubane Madera Zangitu aza 20 Kultura

Zapatuan, azaroaren 22an, musikarien eguna da, Santa Zezilia, eta, haren bueltan, atzo, musika emanaldia eskaini zuten Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek. Eguraldi bustiaren ondorioz, kalejira egin barik, Plaza Zaharreko karpan elkartu ziren, gurasoak eta lagunak zain zituztela. Karpa beteta zela, bost pieza interpretatu eta abestu zituzten ikusleen laguntzarekin. Txoripanarekin borobildu zuten ekitaldia.