Barikuro ordubeteko saioa izango du +55etik gorako taldeak Soraluzeko Musika Eskolan. Musikaren oinarriak landuko dituzte saiootan, erritmoak, pultsuak, gorputz mugimendua, dantza, doinu ezberdinen sonoritatea…
Soraluzeko Musika Eskolaren helburua da eskaintza berri horren bitartez musika espazio berria zabaltzea, taldeko eta bakarkako esperientzia eskainiz, eta, aurrerago musika eskolak eskaintzen duen instrumentuak ikasteko zubi ere izateko aukerarekin.
“Denok gara potentzialki musikalak, ama hizkuntza gurea egiten dugun bezala; baina honek ez du esan nahi musika garapena estimulazio gabe agertuko denik, nutrizio gabe, ama hizkuntza gurea egitearekin geratzen den modu berdinean”.
+55etik gorako eskaintzarako taldea sortu bada ere, beste norbaitek interesa balu, badu bertan izena emateko aukera. Horretarako musika eskolara bertaratzea besterik ez dago.
