Gobernu organoak
Hurrengo organo kolegiatuez dago osatuta: Bazkideen Batzar Orokorra, Zuzendaritza Batzordea. Gestio pedagogikoa, errepresentazioa eta erantzukizuna: Soraluzeko Musika Eskolako Zuzendaria, Zuzendariaren Aholkularia, Irakasleon Klaustroa, Irakasleak eta Tutoreak.
- Soraluzeko Musika Eskolako Zuzendaria: Domentx Uzin
- Soraluzeko Musika Eskolako Idazkaria: Nagore Sanz
- Soraluzeko Musika Eskolako irakaslegoa: Domentx Uzin, Nagore Sanz, Susana Taracido, John Prieto, Tzeitel Martín, Anabel Henao, Itziar Burunza, Mikel Arakistain, Mikel Arrieta, Aitor Aranburu, Quico Puges eta Susana Plumed.
Funtzionamendu arauak
Soraluzeko Musika Eskolako langilekoaren eskola eta lan egutegia, irakaskuntza erregelatuko Eskola Egutegiaren arauen arabera ezarriko da, eta baita Irakaskuntzako Hitzarmenak batzen dituen arauen arabera.
Gutxieneko matrikulatzeko adina
Beharrezkoa izango da, ikasleak lau urteak beteta izatea, edo matrikulatu den ikasturtean zehar betetzea.
Matrikulazio epea eta ondorioak
Matrikulazioa ikasturte berria hasi baino lehen gauzatuko da, maiatza eta ekaina bitartean. Ez bada espresuki uko egiten ezarritako epea baino lehen, ikasturtean matrikulatutako ikasleak, ikasturte berriko matrikulazioa inplizitu onartzen duela ulertuko da.
Soraluze Musika Eskolan matrikulatzeak, Elkarteko ohiko bazkide izaera hartzea dakar. Ikaslea bera, matrikulatua adinduna izango balitz, edo adin gutxiko emantzipatua, eta bere ordezkari legala (aita, ama edo tutorea) matrikulatua adin gutxiko ikaslea bada kasuan.
Plaza eskaintza Soraluzeko Musika Eskolan
- Onartze ikasleak 1. nibela
Matrikulazioa orden kronologiko zehatzaren arabera egingo da, matrikularen formalizazio dataren arabera. Ikasgairen baten eskaera plaza kopurua baino handiagoa gertatzen bada, matrikulatu diren azkenak itxaron zerrenda batera pasatuko lirateke, plazaren bat hutsik geratu arte.
- Instrumentuko ikasleak
Ikasturte bakoitzean Zuzendaritza Batzordeak ezarriko ditu eskainiko diren espezialitate eta plaza kopurua. Musika Eskolako ikasleek nahi duten espezialitatea aukeratu ahal izango dute. Eskaerek eskaintzen diren plaza kopuru zehatza gainditzen badu, Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du esleitzeko jarraituko diren irizpideak, Soraluzeko Musika Eskolaren helburu eta asmoekin adostuta.
Egonaldiaren bermea
1go nibeleko ikasleek matrikula egin ondoren, hiruhileko bakoitzeko kuota guztiak ordaindu beharko ditu, naiz eta hiruhileko baten erdian baja eman. 2. eta 3. Nibeleko ikasleek matrikula egin ondoren, ikasturte osoko kuotak ordaindu beharko ditu, ez bada bere espezialitate eta ordutegi berdineko matrikula berri bat sortzen. Ikasle berri batek matrikula egin ondoren bere plaza betetzen badu, azken honek bere izenean ordainduko ditu kuotak, eta lehenengoa salbuetsita geratuko da. Ez du baina matrikula kopurua berreskuratzeko eskubiderik izango.
Ikasle baten baja eskolak egindako aldaketa baten ondorioz gertatzen bada, onartu egingo da, eta ez ditu ondorengo kuotak ordaindu beharko. Baina ez du matrikularen zenbatekoa berreskuratzeko eskubiderik izango.
Instrumentuak, baldintzak eta mailegu erregimena (alokairua)
Ikaslearen ardura da nork bere instrumentua izatea. Musika Eskola instrumentu kopuru mugatu batez baliatuko da, hasiera bateko demanda asetzeko edo froga epe baterako. Edozein modutan, ikasle berrien alokairu eskaera egongo balitz, hirugarren urtean ikasleak bere instrumentua prest eduki beharko du.
Soraluze Musika Eskolak dituen instrumentuen eguneratutako inbentario bat izango du egina. Maileguaren kasuan, egoera hau agerian egongo da, ikaslearen izen abizenekin. Ikasleak Musika Eskolakoak diren instrumentuak erabiliko dituenean, erabilera pertsonaleko osagaiak erosi beharko ditu, adibidez, kañak, bokilak… Modu berdinean, osagai suntsikorren ardura izango du: sokak, zubiak, afinadoreak, erretxina, olioak, e.a. Instrumentuen matxura, galtze edo hondatze kasuetan, ikasleak berak konpondu edo erosi beharko du.