Kantuan ospatu dute Musika Eskolaren 35. urteurrena

Egoitz Unamuno 2025ko eka. 21a, 16:03

Ehun eta lauregei herritar inguru batu ziren Soraluzeko Musika Eskolak bere 35. urteurrena ospatzeko Frontoian  egin zuen zuen kantu-afarian. Eskolako irakasleek girotu zuten gaua eta herriko hainbat taldetako ordezkariak txandaka igo ziren oholtzara, egokitu zitzaien kantua kantatzera. Hamarrak aldera hasi ziren kantuan eta hamabiak pasatxo amaitu zuten, giro ederrean.

Afariaren aurretik, Domentx Uzinek eta Nagore Sanzek XX. mendetik gaur egunera arteko Soraluzeko musikarien historia kontatu zuten eta eskerrak eman zizkieten Soraluzeko Musika Eskolak bere ibilbidean lagun izan dituen herritar eta eragileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.