Ander Epelderekin jotako AUPA GUZONAK abestian, Juan Fernandez Soinu Haundiarekin animatu zen. Eta Juanek berak LA PALOMA habanera ospetsua jo zuen Domentxek gitarraz lagundurik.
Ivan Caballerok Orhiko Txoria jo zuen. Eneko Zubiaurrek, Katagorria eta Pintto pintto, eta Eneko Alvarezek, berriz, ANA MARI bariaziodun Fandango zaila.
Bukatzeko, denek batera, lalejira bat eta AGUR JAUNAK jo zuten, atabal, silbote eta guzti.