Bermeon POP ROCK kontzertuan ITXAROPENA konboak joko du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Soraluzeko Musika Eskolako Itxaropena konboak Bermeon ikasleek antolatutako kontzertuan joko du

Berritxu, Bermeo eta Soraluzeko konboak aspalditik ezagutzen dute elkar, Mikel Arakistain baxuko maixuaren gidaritzapean hainbat kontzertu eskeini dituztelako. Oraingoan Bermeon izango dute hitzordua Kafe Antzokiko terrazan, Ikasleek beraiek antolatuta. Kartelak dioen moduan "geuk gudulako" geuk gura dogulako! Maiatzak 30ean bertan izango dira Soraluzetarrak, lagunekin musika elkarbanatuz.

Soraluzen ere egingo dute zita aurten ere. Ekainak 11an izango da. Asteazkenean 19:30ak aldera. Eta eguraldi ona badago agian Plaza Berrian egingo dutela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.