Eibarko Bandarekin jo zuten Musika Eskolako gaztetxoenek

Apirilaren 13an (igandean), Eibarko Bandaren gonbidapenari erantzunez, kontzertu bateratua egin genuen bertako Coliseoan.

Badira 4 urte baino gehiago Eibarko Bandako kideak Musika Eskolara etorri eta elkarlan eskaera egin zutenetik. Ordutik hainbat gaztek erabaki dute Eibarko Bandan sartzea, eta harreman sendoa sortu da bi herrietako musikarien artean. Duela 3 urte, Eibarko Bandatik beste gonbidapen bat jaso genuen, kasu hontan gazte eta txikieri zuzenduta. Kontzertu baten beraiekin parte hartzeko aukera luzatu ziguten eta badira 3 urte gure ikasleek 2 aste lehenago entseguetara joan eta igandean beraiekin kontzertua egiten dugula. Soinu Banda eta abesti ezagunak izan ohi dira errepertorio errez hauetan ohikoenak. Horietako bat izan zen Camila Cabelloren "Havana" kanta, jarraian entzungai:

Gure ikasleek asko eskertzen dute BANDA baten barruan jotzearen zirrara sentitu ahal izatea. Gogoz ikasi dute eta ederki irten da kontzertua! ZORIONAK danori eta eskerrik asko beste behin Eibarko Bandari eta bere zuzendari Andoni Vazquez erdi Plaentxiarrari!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.