Soraluzeko EAJ/PNVk salatu du bandera Palestinarra lapurtu dutela batzokiko fatxadatik

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2025eko azaroaren 19a

Lehenbailehen, Soraluzeko EAJ-PNVk Palestinaren bandera berriro ere gure Soraluzeko batzokian jarriko dugu. Behar den adina aldiz egingo dugu gauza bera.

Soraluzeko Batzokitik Palestinako bandera gauez kendu izana gaitzesten dugun erasoa da. Ezjakintasun politiko eta intolerantzia autoritario eta sektarioaren adierazpide bat. Pluraltasunaren eta adierazpen-askatasunaren aurkako atentatu bat gehiago.

Orain salatzen ari garen ekintza hau Soraluzeko askatasun eta pluraltasun politikoaren aurkako eraso larri bat da. Jadanik joanak zirela uste genuen garai triste eta garratz batzuetara garamatzan bullying politiko modu bat. Lehen bai lehen, Soraluzeko EAJ-PNVk Palestinaren bandera berriro ere gure batzokian jarriko dugu. Behar den adina aldiz egingo dugu gauza bera. Ez dugu onartuko gure aurkako jarrera faxistarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.