2025eko Soraluzeko Jaiek badute dagoeneko kartela; Eguzkiñe Aldazabal suertatu da irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

plaentxia.eus
Joan den eguenean, uztailaren 3ean, banatu ziren Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako sariak, haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan.

Azken urteetan, Soraluzeko jaiak iragartzeko kartela haur eta nerabeen lehiaketaren bitartez aukeratu izan da. Iaz, ostera, hainbat urteren ostean, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak Helduen Jaietako Kartel Lehiaketa berreskuratu zuen herriko jaiak iragartzeko afixa aukeratzeko, eta 2024ko harrera ona aintzat hartuta, aurten berriz antolatu du helduen lehiaketa.

Dozenaka lan aurkeztu dira haurren, gaztetxoen zein helduen kategorietan eta astebetez, ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitarte, egon dira ikusgai erakusketa-aretoan. Sari-banaketa ekitaldia joan den eguenean, uztailaren 3an izan zen kulturguneko erakusketa-aretoan bertan, hain zuzen ere.

Helduen Lehiaketa geratzeko etorri da

Antolatzaileek positiboki baloratu zuten iaz helduen Jaietako Kartel Lehiaketa berreskuratu izana eta ondorioz, aurten ere antolatu da. 2025ean, lau lan aurkeztu dituzte helduen kategorian, soraluzetarrek zein kanpoko sortzaileek eginak.

Gainera, helduen Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea izango da jaiak iragarriko dituen kartel nagusia, programan zein herriko komertzio eta dendetan ikusiko dena.

Kartel sarituak

Hauexek izan dira, mailaz maila, sarituak suertatu diren kartelen egileak. Maila bakoitzeko 1. saria jaso duen kartela ikusi nahi izanez gero, loturaren gainean sakatu:

"A" maila (LH1-LH2)

  • 1. Saria: Alaia Martinez Fariñas
  • 2. Saria: Odile Basauri Varela
  • 3. Saria: Anne Arrieta Montaña

"B" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: Sorccess Simon
  • 2. Saria: Aimar Axpe Jauregi
  • 3. Saria: Rolando Reyes Olivas

"C" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: Izane Peña Mira
  • 2. Saria: Lide Viciosa Garitano
  • 3. Saria: Maren Aldazabal Castillo

"D" maila (DBH)

"E" maila (Helduak)

  • 1. Saria: Eguzkiñe Aldazabal Ortueta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.