Datorren zapatuan, abesbatzak 'Pop-rock arrakastak' izeneko emanaldi berezia eskainiko du plazan, "ikasturte osoan zehar egindako lana plazaratu eta herritarrei eskaintzeko". Bertan, Anabel Henao pianojolearen eta Iñaki Letamendia perkusionistaren laguntzaz, "garai desberdinetako kanta ezagunak" interpretatuko dituzte, "adibidez, Lau Teilatu edo Imagine", Maite Elizburu eta Iosu Benito abesbatzako kideek jakinarazi dutenez. Horrez gain, "bi obra luze" ere eskainiko dituzte, "mezak, baina ikutu garaikide batekin, esaterako, Roquiem".
Kontzertua eguerdiko 13:00etan hasiko da Plaza Zaharrean eta abesbatzako kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.