Badatoz aurtengo Santiago eta Santa Ana jaiak, soraluzetarrontzako egun garrantzitsuak, ilusioz eta harrotasunez bizi ditugunak. Kainoikadarekin emango zaio hasiera jaiari eta ondoren pregoia botako dute Soraluzeko Musika Eskolako kideek, 35. urteurrena ospatzen ari baitira.
Bihar, eguena, hasiko dira banatzen jaietako egitaraua etxez etxe eta horrekin batera, datorren astetik aurrera, iaz bezala, argitaratuko dira promozio-bideo laburrak sarean, jaietako egun bakoitzeko egitarauaren berri emanez. Horrela, herritarrek hobeto irudikatu ahal izango dute ekintza bakoitza, jaigiroan murgiltzen hasi eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagutuz.
Programa formatu digitalean ikusi nahi izanez gero, jo ondorengo loturara: Soraluzeko Jaiak 2025 (egitaraua).
Herritarrak protagonista
Herritar orok gozatzeko jaiak izatea dute helburu aurtengo Soraluzeko Jaiek; horregatik, adina dena delakoa izanda ere, herritar guztiak bilduko dituen ekintza ugari antolatu dituzte herriko eragileek zein udalak.
Adin guztietarako antolatutako ekintzen artean daude Kantujira Plaentxia Kantuan taldearen eskutik, Toka eta Igel txapelketa Galtzagorriek antolatuta, jaien aurretiko beroketarako zunba saioa, herriko musikariek sortutako Sagar-Erreka Mix ikuskizuna, azeituna hezur-jaurtiketa txapelketa, Larrain dantza herrikoia Euskal Jai Batzordeak antolatuta, Bizijolas jolasgune erraldoia, zezen suzkoa eta erraldoi, kiliki eta buruarinen kalejirak eta Soraluzeko emakumeen* batukada feminista. Haur, gazte zein heldu, edonork parte hartu dezake aipatutako ekintza guzti horietan eta horretara animatzen ditu udalak herritarrak.
Horietaz gain, kultur aniztasunak ere izango du lekua jaietan Soraluzeko arrozak ekimenari esker. Baita herritar ugari biltzen dituen bakailao lehiaketa eta mus-tute txapelketa ere. Gainera, Ikas Bidairako dirua batzen diharduten gaztetxoen eskutik bingoa eta haurren txokoaz ere gozatu ahal izango da, herri bazkariaren ostean. Amaitzeko, haur eta gaztetxoentzako bereziki, krosa ere izango da domeka goizean.
Musikari dagokionez, punta-puntako musika-taldeek beteko dituzte Soraluzeko kaleak doinuz; besteak beste, Janus Lester, Idoia Asurmendi, Belako eta Los Tenampas mariatxiek.
Aurrez izena eman beharreko ekintzak
Jaietarako antolatutako zenbait ekintzatan parte hartzeko aurrez izena eman behar izango da; epea zabalik dago dagoeneko. Hauexek dira ekintzok:
- GAZTETXOENTZAKO TORTILA LEHIAKETA:

- HERRI BAZKARIA:

- HERRI MAIALKO BAKAILAO LEHIAKETA:

- SORALUZEKO ARROZAK:
